IZAN BAZKIDE!
Aprobetxatu Kalaskaren parte izatearen abantailak
BAZKIDE ERABILTZAILE IZATEKO BALDINTZAK
Bazkide erabiltzaile bat onartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
- a) Hemezortzi urtetik gorakoa izatea edo nortasun juridiko nahikoa izatea.
- b) Nekazari profesionala (ATP) izatea edo lehen instalazio edota nekazari gazte prozesuan egotea.
- c) Abeltzaintza estentsiboa egitea, artzaintzan oinarritua eta lurrari lotua.
- d) Ustiategi horren tamaina gehienez lau (4) Nekazaritza Laneko Unitateak (UTAs) izatea.
- e) Nekazaritza Lan Unitate bakoitzeko (UTA) soldatadun bat baino gehiago ez izatea.
- f) Bost urteko epean, bazkide gisa onartu zenetik, OGMs (material genetikoa aldatu zaien organismoak), animalia-elikaduratik ezabatzeko eta espektro zabaleko herbizida ez selektiboen erabilera ezabatzeko konpromisoa onartzea.
- g/ Estatutuetan eta erabaki organoetan ezarritako arauak betetzea eta parte hartze konpromisoa onartzea.
- h) Kapital sozialerako ekarpenei buruzko konpromisoak onartzea, eta Estatutu Sozial hauetan bazkide horientzat ezartzen den edo Batzar Orokorrak erabakitako eta indarrean dagoen hasierako ekarpena egitea.

Interesatua bazaude, utzi zure datuak eta zurekin harremanetan jarriko gara: