Skip links

Nor gara

Tokiko elikadura eta ekoizpen eredu jasangarri eta justu batetarako tresna publiko eta kolektiboa gara.

Kalitatezko haragia helburu, eredu jasangarrian oinarritutako, km0, eta eskala txikiko nekazal proiektuak ahalduntzeko helburuarekin lan egiten dugu.

Komunitatearen eta nekazal eremuaren beharretatik sortua komunitatearen beharrei erantzuteko oinarrizko zerbitzu publikoa gara, harreman ekonomiko justuak eta demokratikoak bermatuko dituena.

Bazkide motak

01

BAZKIDE ERABILTZAILEAK - EKOIZLEAK

Abeltzain profesionalak, tamaina txikiko etxaldeak eta artzaintzan oinarritutako abeltzaintza egiten dutenak.

02

BAZKIDE LAGUNTZAILEAK - ENTITATE PUBLIKOAK

Tokiko Entitateak eta bestelako entitate publikoak.

03

LAN-BAZKIDEAK

Hiltegirako zein Zatitze lanetarako langile bazkideak behar ditugu, proiektuarekin bat eginez haragiaren sektorean murgildu nahi dutenak.